'Azpeitiko Zine Kluba. 1976-2005, begirada bat' erakusketa jarri dugu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | Kultura
2013ko aza. 28a, 17:15

Abenduaren 16ra arte egongo da ikusgai. Klubak egindako filmen informazioa, kartelak eta dokumentazioak jasotzen ditu. Honekin lotuta, abenduaren 12an, Zine Klubak ekoitzi zituen filmen proiekzioa botako dugu.

IzenburuaAzpeitiko Zine Kluba. 1976-2005, begirada bat.

Epea: azaroaren 27tik abenduaren 16ra.

Azalpena: Azpeitiko Zine Klubaren sorreratik aurrerako ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa, 2005a arte, hain justu. Herriko kultur mugimenduari eman diona eskertzeko atzera begirada bat proposatzen duen mostra xume bat. Hiru zatitan antolatuta dago. Lehendabizi, Zine Klubak egin zituen filmen informazioa dituzten irudiak. Bigarrenik, proiektatu zituzten lanen mostra bat biltzen dituzten kartelak. Eta hirugarrenik, euren ibilbidean aurrera eraman zituzten beste ekimenen dokumentazioa.

Edukiaren formatua: argazkiak, kartelak, dokumentazioa.

Programazio osagarria: abenduaren 12an, ostegunean, Zine Klubak ekoitzi zituen filmen proiekzioa izango da Sanagustin kulturgunean. Bertan ikusi halko dira Gizona-lana-makinaS8-Zentury Plast eta Ekinoxe laburmetraiak, besteak beste.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu