Willis Drummond eta Total Heels Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | Kultura
2013ko aza. 7a, 11:31

Abenduaren 6an, ostirala, azken urteetan sona handia hartu duen Euskal Herriko taldeak egingo digu bisita Sanagustin kulturgunera, eta alboan izango du Danimarkako talde rockeroa. 23:00etan hasiko da kontzertua.

Willis Drummond taldearen aurkezpena, beraien webgunetik hartua:

"Sekulan gelditzen ez den talde hauetakoa da. 2007an, anthology (autoprod) haien lehen diska kaleratu zutenetik, etengabe mugitu dira kontzertuak ematen, 5 urtez 200 kontzertu baino gehiago emanez festibaletan, gaztetxeetan bezala, Euskal Herrian, baita Belgikan, Frantzian, eta Estatu espainiarrean.

Diskografiari dagokionez, taldea bere bigarren lanarekin sartu zen kolektiboan (willis drummond, bIDEhUTS, 2009) eta hortan ere, orain arte etengabe jarraitu du bere bidea. 2010an, Psilocybenean grabatutako kontzertu bat kaleratu zuten (zuzenezkoak #2), eta 2011n istanteak estudioko lana argitaratu.

Azaroaren 19an kaleratu da willis drummond-en 4. albuma : A ala B (bIDEhUTS, 2012)
Diskak 10 kantu biltzen ditu, Karlos Osinagak eta Inigo Irazokik grabatuak Tolosako Bonberenean, eta Burke Reid-ek nahasiak Torontoko Bronco estudioan. CDaren edizioaz gain (digisleeve), LP formatuan ere argitaratua da eta bertsio digitala ere deskarga daiteke bandcamp plataformaren bidez hemen (willisdrummond.bandcamp.com). Artea, Ramon Zabalegiren obra da berriz ere (istanteak, Txinaurriak,…) eta litografia lan batean oinarritzen da".

Total Heels Danimarkako talde rockeroak Willis Drummond-ekin bira egingo du. Zuzeneko potentea dute, inondik ere, eta Sanagustin kulturgunean zuzenean ezagutuko ditugu.

Kontzertua: Willis Drummond + Total Heels.

Eguna: abenduak 6, ostirala.

Ordua: 23:00.

Sarrera: zehazteko.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu