Zinematik abiatuz elikadura burujabetza landu! zine zikloa izango dugu gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2012ko aza. 26a, 11:19

Mundubat, Bizilur eta Bizkaiko EHNEk antolatuta eta T3. Azpeitiko Zine kluba eta Kultur mahaiaren laguntzarekin antolatutakoa izango da, bi egunetakoa. Gaur, 'Dos tomates y dos destinos' film laburra eta 'No te comas el sur, ez ezazu hegoa jan' eta 'Defensoras de la tierra, emakumeak lurraren defentsan' dokumentalak izango ditugu. Bihar (asteartea), aldiz, 'Gure lurra, gure etorkizuna' dokumentala. Biak 19:00etan hasiko dira.

Dos Tomates y dos destinos (laburmetraia)

Ekoizpena: Gaztela-Mantxako Mugarik Gabeko Albaitariak.
Zuzendaria:Anibal Gomez eta David Rodriguez..
Urtea: 2012.
Iraupena: 9 min.

Historia honetan, agronegozioa eta elikaduraren burujabetza izango dira hizpide nagusiak. %12ko sufre nitrofosfatoa edo simaurra, uniformetasuna edo aniztasuna, distantzia luzeak edo tokian tokiko kontsu- moa, ekoizpen industriala edo nekazarien ekoizpena, ketchupa edo Mantxako pistoa. K-44k eta Mauriciok txat bidez ezagutu dute elkar, eta aurrez aurre ezagutzeko geratu dira. Ez dakite gehiegi elkarri buruz, baina horretarako aukera izango dute hitzorduan. Hasiera batean, badirudi K-44 erakargarriagoa dela, bai- na Mauriciok ere badu zerbait, eta K-44 erotu egingo da. Mauriciok, ordea, argi eta garbi dauka zer nahi duen eta zer ez.

No te comas el sur, Ez ezazu hegoa jan (dokumentala)

Ekoizpena: Jonathan Ameneo. Irudi-Men.
Zuzendaria:Karlos Trijueque..
Urtea: 2011.
Iraupena: 28 min.

Mundu globalizatu honetan elikagaien ekoizpena eta banaketa multinazionalen menpean dago, tokian tokiko ekoizpenak arazo asko (irautea, esate baterako) duelarik. Euskal Herrian hainbat proiektu dugu egoera horri aurre egiteko: ekoizleak kontsumitzaileekin harreman zuzenetan ipintzea, hiltegien papera birplanteatzea, ekoizpen agroekologikoa, eta elikadura ikastetxeetan besteak beste.

Defensoras de la tierra. Emakumeak lurraren defentsan (dokumentala)

Zuzendaria:Unai Aranzadi. Mundubat.
Urtea: 2012.
Iraupena: 35 min.

Zenbait herrialdetan zehar egindako bidaiari esker, elikaduraren burujabetza, ingurumena eta lurraldea de- fendatzeko esperientziak ezagutu ahal izango ditugu. Nikaragua, Bolivia, Kolonbia eta Euskadiko emaku- meek beste elikadura-eredu bat ezarri nahi dute, eta eredu iraunkorpean nekazariak izateko eskubidea dutela aldarrikatzen dute. Nikaraguako bananen arloan lan egiten duten emakumeek, Boliviako afrooinor- dekoek eta indigenek, Kolonbiako bakearen aldeko eta lur-metaketaren aurkako emakumeek eta Euskal Herrian ekoizpenerako zein kontsumorako beste eredu bat ezarri nahi duten baserritarrek euren ekarpena egin nahi dute elikaduraren burujabetzaren eraketan.

Gure lurra, gure etorkizuna (dokumentala)

Ekoizpena: Komunikatuz.
Egilea:Bizilur. EHNE Bizkaia.
Urtea: 2012.
Iraupena: 60 min.

Gaur egungo elikatzeko modelo golbalizatuaren ondorioz, elikatzea ez da eskubide bat eta produktuak merkantzia bihurtu dira. Paradoxa da, baina gosez dauden munduko mila milioi pertsonen 3/4ak nekazariak dira, gehienbat emakumeak. Horri aurre egiteko nekazari mugimendu askok elikaduraren soberania aldarrikatzen dute eta nekazaritza sostengarriaren aldeko jarrera. Dokumental honek munduko biztanleari jaten emateko gai diren gizon-emakume eta haur langile horiei ahotsa ematen die.