Miel Anjel Elustondo idazlearekin solasaldia gaur Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2012ko aza. 7a, 14:00

Atera berri duen 'Zozoen elean' liburuaren harira, azpeitiarrak egindako lanaren xehetasunak bere ahotik jasoko ditugu, 19:00etatik aurrera. Hogeitaka elkarrizketa bildu ditu liburuan, urte askotan zehar egindako lanak bilduta. Besteak beste, Renon bizi den Inazio Olarreaga, Che Guevararen kapilaua, Carmelo Ortiz de Elgea pintorea, hiru presoren ama, Jokin Urain idazlea... elkarrizketatu ditu. 

 

Gaurko aurkezpenean argazkiak eta elkarrizketa baten filmazioak ere ikusiko ditugu. Hemen irakurri ahal duzue Mikel Garcia Idiakezek liburuaz eginiko kritika.