Aitzealdenk!02 ederra izan da

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2012ko urr. 22a, 20:50
Lisabö taldea Sanagustinen, larunbateko kontzertuan.

Sanagustineko ostiraleko eta larunbateko kontzertuetan giro polita eta jende asko izan zen. MobyDick, Anai-arrebak, Grises, Ama Say, Lisabö eta DJ Makala aritu ziren.

Ostirala (urriak 19): MobyDick, Anai-arrebak eta Grises musika taldeak aritu ziren. 150 lagun pasa bildu zituzten. Giro polita egon zen. Sarrerak 10 euro balio zuen.

Larunbata (urriak 20): Ama Say, Lisabö eta DJ Makala. 300 lagun, aretoa beteta. Sarrerak 10 euro balio zuen. Hain zuzen, Ama Say taldeak Euskal Herrian emandako azken kontzertua izan zen Sanagustinekoa; euren hirugarren aroari bukaera emango dio —azken kontzertua hilaren 27an izango du, Bartzelonan—. Berria-k Gontzal Bilbao bateria jotzailearen elkarrizketa argitaratu zuen ostiralean.

Azpeitiko Argazki Elkarteko kide batzuk irudiak ateratzen ibili ziren, eta hurrengo asteetan jaialdiari buruzko erakusketa zabalduko dugu, Aitzealdenk!01-ean bezala.

Sanagustineko eskerrak eman nahi dizkie jaialdia antolatzen lagundu duten eta bi kontzertuetan takillan-eta lagundu duten herritarrei.
 
Aitzealdenk!01 joan den apirilean izan zen. Sanagustin kulturguneak antolatutako jaialdia da, hainbat eragilerekin elkarlanean arituta.