Ikusmina dago 'Gazta zati bat' ikusteko

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2012ko uzt. 11a, 12:44

Gaur iluntzean, 21:30ean, botako dugun dokumentala ikusteko 150 sarreratik gora saldu dira. Oraindik ere eros daitezke webgune honetan edo kulturgunean bertan. Bihar, egileekin solasaldia izango dugu eta hemen izango ditugu Jon Maia eta Angel Oiarbide.

Datorren astean, beste dokumental bat eta honen harira antolatutako solasaldia izango ditugu. Ziztadak du izena filmak eta Euskal Herriko indarkeria-eza aktiboari buruzko dokumentala da (Bidea Helburu taldeak eta Fora de Quadre Kazetaritza Elkarteak elkarrekin sortutakoa): "Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta gure herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde".

Sabino Ormazabal eta Bidea Helburu elkarteko beste kide bat etorriko dira hitz egitera.