'Gazta zati bat' Sanagustinen aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2012ko uzt. 10a, 13:52

Asteazken honetan dokumentalaren emanaldia izango da, 21:30ean (sarrera hemen eros daiteke). Ostegunean Jon Maia eta Angel Oiarbide egileen solasaldia izango da, 19:00etan (doan). Autodeterminazioaren aldeko filma da. Trailerra:

Gazta zati bat dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten, apirilean, eta Euskal Herriko zineman eta antzokietan maiatzaren 10etik ikus daiteke. Azpeitian ere izango da: Sanagustin kulturgunean, bihar (asteazkena), 21:30ean; sarrerak 5 euro balio du. Ostegunean, berriz, Jon Maia filmaren egilearen eta lanaren ekoizle Nazioen Munduko Angel Oiarbideren solasaldia izango da, 19:00etatik (sarrera doan).

Autodeterminazioaren aldeko dokumentala da Gazta zati bat. Egileen arabera, euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkezten du: gertakizun handien hurbileko begirada dakar, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da.