Zabalik dago 'Herri ekimena eta kooperatibismoa' jardunaldirako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturguneak 10 urte 2021ko ira. 15a, 09:31
David Fernandez kataluniarra.

Urriaren 5ean izango da ekitaldia, Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatuta. 9:30ean hasiko da saioa, Sanagustinen: David Fernandez kataluniarra eta lau euskal esperientzitako ordezkariak mintzatuko dira. Doakoa izango da. Irailaren 28an bukatuko da izena emateko epea.

Urriaren 5ean (asteartea) izango da Herri ekimena eta kooperatibismoa nazio jardunaldia, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, eta herritarrek eta eragileek jadanik eman dezakete izena, bestehamaikabizitzeko@gmail.com helbidera idatzita izen-abizenak eta herria. Irailaren 28an bukatuko da izen-ematea. Doakoa izango da saioa. Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatu dute.

Joan den ekainaren 25ean zen egitekoa ekitaldia, baina hizlarietako batek, Fernandezek, baja medikua hartu zuela-eta bertan behera utzi zuten, presentziala izate aldera.

Egitaraua

Kooperatibismoa: zer eta zertarako

  • David Fernandez (kooperatibista, Herrialde Katalanak): balioak eta balioa hitzaldia.

Kooperatibismoa: zergatik eta nola. Esperientzia praktikoak

  • Ioritz Aizpuru (Elikagunea, Azpeitia): Saltokiaz haratago, dastaketa eta heziketa gunea.
  • Cristina Etxegoien (Erreka Group, Mondragon korporazioa): Industria produkzioa.
  • Gartzen Garaio (Ekintza Faktoria, Aiaraldea): Eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz.
  • Naroa Elortza (Goiener, Euskal Herria): Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumoa.

Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordeak maiatzetik irailera arteko egitaraua prestatua du, hainbat ekitaldirekin. Maiatzaren 28an izan zen beste nazio jardunaldia: kultur artikulazioari buruzkoa, Jakin fundazioarekin antolatutakoa.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, bi udal taldeek eta norbanako batzuek osatzen dute Herri Batzordea.