Kultur arloan aritzen diren hainbat lagunek atera dituzte Sanagustinen 10. urteurreneko kuboekin argazkiak

Sanagustin kulturgunearen 10. urtemugaren harira kaleratutako kuboekin hainbat lagunek atera dituzte argazkiak azken asteetan eta hilabeteetan. Azpeitian solsaldiak, kontzertuak nahiz emanaldiak eskaini dituzten hainbat eta hainbat lagunek atera dituzte argazkiak, hala nola Gorka Karapeto eskalatzaileak, Eñaut Elorrieta abeslariak, Ruper Ordorika musikariak, Jon Maia bertsolariak, Alaia Martin bertsolariak, Bulego taldeko musikariek, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek, trikitilari hainbatek, Zea Mays taldeko kideek nahiz ETS musika taldeko kideek.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide