Laxaro Azkune, azkenaurreko kapsulako protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturguneak 10 urte 2021ko uzt. 8a, 10:20

Kulturari eta harekin lotutako kontuei buruzko gogoetekin, ikus-entzunezko laburrak argitaratzen ari da Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordea. Kapsula sortako azkenaurrekoa, hamargarrena, da Laxaro Azkunerena.

Uztarria Kultur Koordinakundeko (1998-2008) lehendakari ohi, kazetari eta bertsoetako gai-jartzaile Laxaro Azkune da Azpeitiko kultur mugimenduari edota kulturarekin lotutako kontuei buruzko gogoeten hamargarren kapsulako protagonista. Hain zuzen ere, Azkuneri eman zaio hitza kapsula sortako azkenaurreko bideoan. 

Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordeak martxoaren hasieran ekin zion bideo laburrak argitaratzeari, eta hilean pare bat egitea da asmoa. Batez ere, kultur sortzaileei-eta egindako bideoak izango dira, minutu batekoak-bikoak, eta, haien artean, azpeitiar eta herriko kultur ekinbideetan aritutako kanpoko batzuk mintzatuko dira.

10. urtemugako blogean ez ezik, sare sozialetan, YouTuben edota Soreasuko zinema emanaldien aurretik ere ari da kapsulak eskaintzen batzordea.

Hauek dira aurrekoak:

1.- Iraia Bereziartua biolin-jotzailea (martxoak 4).

2.- Igor Elortza bertsolaria (martxoak 18).

3.- Alaitz Olaizola antzerkigilea (apirilak 1).

4.- Jose Luis Otamendi idazlea (apirilak 15).

5.- Julen Hidalgo musikaria (apirilak 29).

6.- Lurdes Irazusta Sanagustin kulturguneko garbitzailea (maiatzak 13).

7.- Miren Gaztañaga aktorea (maiatzak 27).

8.- Julen Garate eta Ander Bastida kultur bonodun herritarrak (ekainak 10).

9.- Arantxa Orbea Udal Musika Bandako kidea.