Sormenerako gunea, Dinamoa

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturguneak 10 urte 2021ko eka. 18a, 17:38

Honako bideo hau azken bi urteetan sormen gunean gauzatutako proiektuen lagin bat da, gaur egin den irekiera ofizialerako prestatua.

Mugimendua indar eta indarra argi bihurtzeko tresna da Dinamoa. Sormen gune zabala da, anitza, askea, irekia; sormen diziplina eta adierazpen orori bide emateko laborategia. Sortzaileek lan egiteko lekua da, babesa eta giroa. Euskalduna, Euskal Herrikoa eta mundukoa. Inorena ez baina denona, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko, sorkuntza nork bere baitatik kolektiborako jauzia baita. Mundua ulertzeko eta mundua kontatzeko aukera da Dinamoa.