Erakusketarako herritarren argazkiak jasotzen jarraitzen du Herri Batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturguneak 10 urte 2021ko eka. 3a, 10:06
Argazki erakusketa Sanagustin kulturguneko hormetan ikus daiteke.

Dagoeneko 200 bat argazki daude ikusgai kulturguneko hormetan osatutako collagean, baina gehiago bildu nahi ditu Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak. Bi modu daude argazkiak bidaltzeko: sa10urteargazkitan@gmail.com e-posta helbidera eta Whatsappeko 674 165 682 zenbakira.

Pixkanaka ari da itxura hartzen Sanagustin kulturguneko 10 urteotako irudien erakusketa. Dagoeneko 200 bat argazki daude ikusgai kulturguneko hormetan osatutako collagean. Dena den, herritarren argazki gehiagorekin osatu nahi da erakusketa, hala nola jatorduetako, bestelako juntadizoetako, kontzertuetako nahiz lagunarteko uneetako irudiekin.

Hori dela eta, Azpeitiko Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak bizipenak jasotzen dituzten argazkiak bidaltzeko deia egiten die herritarrei. Bi modu daude argazkiak bidaltzeko: sa10urteargazkitan@gmail.com e-posta helbidera eta Whatsappeko 674 165 682 zenbakira. Uztailaren 24ra arte izango da zabalik erakusketa.

Beste hainbat ekitaldi

Aurrera doaz Sanagustin kulturgunearen 10. urtemugako ekitaldiak. Ekainaren 18an, esaterako, Dinamoa sormen gunearen irekiera ofiziala izango da; ekainaren 25ean Herri ekimena eta kooperatibismoa nazio jardunaldia , Sanagustinen; eta uztailaren 24an, 10. urtemugako ekitaldi ofiziala, Sanagustinen.

Joan den ostiralean kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldia izan zen, Sanagustinen, eta, aste bukaera osoan, zuhaitzen ekinbidea, plazan.