80 lagunek eman dute izena kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldirako

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturguneak 10 urte 2021ko mai. 25a, 16:24
Sanagustin kulturgunea jendez hutsik.

Ostiralean izango da, Sanagustinen, kulturgunearen 10 urteen ospakizuneko Herri Batzordeak 
eta Jakin fundazioak antolatuta. Zazpi hizlari mintzatuko dira.

Azpeitiko Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Jakin Fundazioak kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldia antolatu dute ostiralerako (maiatzak 28, 9:30), eta Azpeitiko eta Euskal Herriko elkarte eta dinamiketako 80 lagunek eman dute izena. Oraindik bada lekua 10 bat lagunentzat (bestehamaikabizitzeko@gmail.com).

Pasa den urtarrilean sortu zen ospakizuneko Herri Batzordea; zehazki, herriko Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, bi udal taldeek eta norbanako batzuek osatzen dute.

Jakingarriak

Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola nazio jardunaldia.

Maiatzaren 28an (ostirala), Azpeitian, Sanagustin kulturgunean, 09:30-13:30 artean.

Antolatzaileak: Azpeitiko Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordea eta Jakin Fundazioa.

Sarrera: Lorea Agirre (Jakin-eko zuzendaria).

 

Kultur artikulazioa: zer eta zertarako?

 

  • Haritz Zubiri: Kultura artikulatu, hobeto bizitzeko.
  • Maialen Akizu: Femurra, haragia eta protesia.

 

Kultur artikulazioa: nola? Esperientzia praktikoak

 

  • Enekoitz Esnaola: Azpeitiko kultur komunitate artikulatua.
  • Ihintza Orbegozo: Durangoko herri dinamika: Plateruena eta gero zer?.
  • Eneko Gorri: Euskararen sarea ehunduz, Baiona-Angelu-Biarritz hiri eremuan.
  • Miren Artetxe: Bertsozale Elkartea: aniztasuna artikulatzen.
  • Ihintz Iriart: Komunitatea, kultura eta euskara uztartuz, Alozetik Iruñera.

Hizlarien arteko mahai ingurua.