Seigarren kapsula, Lourdes Irazusta

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturguneak 10 urte 2021ko mai. 13a, 11:27

Kulturari eta harekin lotutako kontuei buruzko gogoetekin, ikus-entzunezko laburrak argitaratzen ari da Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordea.

Lourdes Irazusta Sanagustin kulturguneko garbitzailea da Azpeitiko kultur mugimenduari edota kulturarekin lotutako kontuei buruzko gogoeten seigarren kapsulako protagonista. Irazustari eman zaio hitza seigarren kapsulan, ekitaldien ostean, hurrengo goizean askotan, bera arduratu izan delako kulturgunearen itxura lehengoratzeaz.

Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordeak martxoaren hasieran ekin zion bideo laburrak argitaratzeari, eta hilean pare bat egitea da asmoa. Batez ere, kultur sortzaileei-eta egindako bideoak izango dira, minutu batekoak-bikoak, eta, haien artean, azpeitiar eta herriko kultur ekinbideetan aritutako kanpoko batzuk mintzatuko dira.

10. urtemugako blogean ez ezik, sare sozialetan, YouTuben edota Soreasuko zinema emanaldien aurretik ere ari da kapsulak eskaintzen batzordea.

Hauek dira aurrekoak:

1.- Iraia Bereziartua biolin-jotzailea (martxoak 4).

2.- Igor Elortza bertsolaria (martxoak 18).

3.- Alaitz Olaizola antzerkigilea (apirilak 1).

4.- Jose Luis Otamendi idazlea (apirilak 15).

5.- Julen Hidalgo musikaria (apirilak 29)