'Another day of life' filma eskainiko du Paradisu Zinemak asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 19a, 16:29
Zinemazaleok, azaroko filma ere prest dugu! Raul de la Fuentek Damian Nemowekin batera zuzendu duen 'Another day of life' filma (Polonia, 2017) eskainiko dugu asteazkenean, 21:00ean, Soreasu antzokian. Ryszard Kapuscinski kazetariaren liburuan oinarrituta, Angolako independentzia eta ondorengo gerra ditu ardatz filmak. Ikus-entzunezkoak 1975. urtera arte Portugalen menpe egon zen herrialdearen azken egunak kontatzen ditu. Animaziozko filma da, eta zuzendariek genero errealistarekin uztartu dute lana. Donostiako Zinemaldian ikusleen saria irabazi zuen. Mereziko duelakoan, gonbidatuta zaudete!