Bueltan da Paradisu Zinema

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko urr. 23a, 18:12
Zinemazaleok, bueltan gara! Ikasturteko lehen emanaldia asteazken honetan, urriaren 24an, 21:00etan izango da, Soreasu antzokian. Sean Bake estatubatuarraren 'The Florida Project' (AEB, 2017) filma izango da ikusgai ikasturteko lehen saioan. Filmak, Estatu Batuetako gizartearen aurpegi garratza erakusten du, haurren ikuspuntutik. \ \ Pelikularen protagonista Monee da, amarekin Floridako Disney Worldetik gertu dagoen motel batean bizi den sei urteko neskatoa. Amak lanik ez duenez, alokairua ordaintzeko modu bakarra turistei perfumea saltzea da. Hala eta guztiz ere, nahikoa ez eta pixkanaka-pixkanaka prostituta lanak egiten hasten da. \ \ Asteazkenean Soreasun elkartuko gara!