Berrituta dator Paradisu Zinema zinekluba

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2017ko ira. 18a, 19:20

Bestelako proiektuetan ere bagabiltzan arren, #annapurnaII_86 kasu, gure ohiko jarduna asteazkenean hasiko dugu, irailaren 20an. Aldaketekin gatoz, berrituta: hemendik aurrera filmen emanaldiak Dinamoan izango dira, hileko hirugarren asteazkenean, 21:00etan. Saio bakoitza zaindu eta goxatu asmotan gara, lehenaz gain, eta emanaldi bakoitzak solaserako bidea ematea nahi genuke. 

Aukeratuta ditugu urtea bukatu arteko filmak: 

  • Irailaren 20an: Le Grand Cahier. János Szász, 2013, Hungaria. Azpitituluak euskaraz.
  • Urriaren 18an: Estiu 1993. Carla Simón, 2017, Katalunia.
  • Azaroaren 22an: Rara. Pepa San Martin, 2016, Txile.
  • Abenduaren 20an: La Belle Saison. Catherine Corsini, 2015, Frantzia-belgika. Azpitituluak euskaraz.

Sarrera 3 euro izango da; zineklubeko bonoarekin , berriz, doan. 

Gonbidatuta zaude Paradisuko txoko berrira.

Informazio gehiago: www.paradisuzinema.com