'Fiz. Puro maraton' filma izango da ikusgai gaur, Paradisu Zineman

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2017ko mar. 30a, 11:16

Gaur, osteguna, Fiz. Puro maraton filma eskainiko dutefilm dokumentala eskainiko du Paradisu Zinema Azpeitiko zineklubak, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. Gaurkoa emanaldi berezia izango da. Izan ere, maratoi erdiko antolatzaileek eta zineklubeko kideek elkarlanean antolatu dute gaurko zita. 

Kirolari baten ikuspuntu aberasgarrienak biltzen dituen dokumentala da Fiz. Puro maraton. Martin Fiz (Europako txapelduna, Munduko maratoia irabazitakoa) korrikalariaren historia jasotzen du, eta korrikalaria iritsi zen lekuraino iristeko eginiko esfortzua erakusten du ikus-entzunezkoak. Gasteizko kaleetan arrautzak banatzen hasi zen umetan, familiari laguntzeko. Euskal Herriko lasterketa gogorretan hazia, maratoien ikur bihurtzera iritsi zen Fiz.

Rodrigo Moro zuzendariak korrikalarien lorpenak eta porrotak erakusten ditu dokumentalean. 

Fiz. Puro maraton 2013an ekoiztutako filma da, eta 72 minutuko iraupena du. Sarrerak aurrez eros daitezke 4 eurotan, www.kulturaz.eus/zinea webgunean. Filma hasi aurretik ere zabalik izango da antzokiko leihatila.

Hemen, filmaren trailerra: