'Merci patron' film dokumentala eskainiko dute bihar, Paradisu Zineman

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2017ko mar. 22a, 12:10

Bihar, osteguna, Merci patron! film dokumentala eskainiko du Paradisu Zinema Azpeitiko zineklubak, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. Ikus-entzunezkoa uskarazko azpitituluekin botako dute.

Krisiak jotako beste hainbat familia bezala, Jocelyne eta Serge Klur bikoatea langabezian geratu da. Zorrez leporaino itota, beraien etxea galtzear dauden unean, François Ruffinek, Fakir egunkariaren sortzaileak, lan bat eskainiko die.

2016an Frantzian ekoiztutako film dokumentala da Merci patron!, eta 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. 84 minutuko iraupena du. 

Sarrerak aurrez eros daitezke 4 eurotan, www.kulturaz.eus/zinea webgunean.

Hemen, film dokumentalaren trailerra: