'La Giovinezza' izango da ikusgai bihar, Paradisu Zineman

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2016ko aza. 2a, 12:09

Bihar, azaroak 3, La Giovinezza (Gaztetasuna) filma eskainiko du Paradisu Zinema Azpeitiko zineklubak, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. Zineklubaren denboraldiko hirugarren filma da La Giovinezza, eta, besteak beste, gaztetasunean eta bizitzen jarraitzeko nahian oinarritzen da.

Udaberria da. Aspaldiko bi lagun, Fred eta Mick, 80 urte betetzera doaz Alpetako hotel eder batean. Fred erretiratzear dagoen orquestra zuzendaria da, eta Mick berriz, bere azken pelikula amaitu ezinean ari den zine zuzendaria. Biek ala biek, badakite zahartzarora iritsi direla eta ez zaiela denbora gehiegi geratzen, eta enbidiaz bergiartzen diete euren seme-alaben gaztetasunari.

2015an ekoiztutako filma da La Giovinezza, eta drama generokoa da. 118 minutuko iraupena du. 

Sarrerak aurrez eros daitezke 4 eurotan, www.kulturaz.eus/zinea webgunean.