Gaur, azaroak 25, bost film labur ikusgai, Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2013ko aza. 25a, 13:37

Gaur, azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeria Sexistaren Nazioarteko Eguna da. Emakumeei eragiten dieten arazoen inguruko bost film labur eskainiko ditugu Bilgune Feministarekin elkarlanean antolatutako emanaldian. Guztiok gonbidatuta zaudete 21:00etatik aurrera Emakume Txokoan izango den emanaldira. A! Eta ez ahaztu, aurretik, 19:30etan, plazan kontzentrazioa izango dela.

Filmazpit programak, Clermont-Ferrandeko Nazioarteko Film Laburren Zinemaldia eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean, emakumeari eragiten dioten problema anitzez diharduen film labur bilduma bat aurkezten du.

Ali, Fatine, Helen, Irene eta Rae; Belgika, Brasil, AEB, Frantzia eta Erresuma Batutik etorritako bost lan horien protagonistak dira. Gaien artean, problematika konplexuak, hala nola, tratu txarrak, marjinalitatea, presio soziokulturala, desberdintasuna, garapen sexualaren eragozpenak, behartutako prostituzioa... daude. Indarkeria mota ezberdinak, azken finean, zeinak emakumearen aurrerapenari trabak jartzen dizkioten XXI. mendean ere.

Hainbat eta hainbat Zinemalditan proiektatutako eta saritutako bost film labur jaso ditu Filmazpitek eta lehen aipatutako auzi horietan guztietan sakondu nahi duen ororen eskuetan jarri nahi izan dituzte.

The Curse

Zuzendaria: Fyzal Boulifa. Herrialdea: Erresuma Batua (2012). Jatorrizko hizkuntza: arabiera. Iraupena: 17 minutu.

Hemen sinopsia:

Fatine bere mutil-lagunarekin elkartu da herritik urrun. Ez daki ume bat begira ari dela. Fatinek etxera itzuli nahi du lehen bait lehen, gazteak, berriz, egoeraz probetxu atera…

 

Irene

Protagonistak: Patricia Galucci / Victor Nascimento. Herrialdea: Brasil (2011). Jatorrizko hizkuntza: portugesa. Iraupena: 14 minutu.

Hemen sinopsia:

Irene landa eremuan bizi da. Bere ilobak espero ez duen bisitaldi bat egiten dionean, emakumearen bakardadea eta eguneroko bizitza aztoratu egiten da. Ahazturik zituen sentimenduak berriz ere loratzen dira.

Mobil Homes

Zuzendaria: Vladimir de Fontenay. Herrialdeak: AEB eta Frantzia (2013). Jatorrizko hizkuntza: ingelesa. Iraupena: 13 minutu.

Hemen sinposia:

Prostituzio sare batean harrapaturik da Ali. Egunak joan eta egunak etorri bizirauten saiatzen da hiri batetik bestera eramaten duten bitartean. Haren seme Alexek ihes egiteko modua aurkitu nahi du.

RAE

Zuzendaria: Emmanuelle Nicot. Herrialdea: Frantzia (2012). Jatorrizko hizkuntza: frantzesa. Iraupena: 19 minutu.

Hemen sinopsia:

Aterpearen helbidea sekretua izan behar da bera eta gainerako emakumeen segurtasunagatik. Telefonoak dar-dar egiten du poltsikoan. Rae ikaraturik da. Itzaltzeko eskatzen diote. Hori egin behar du.

What to bring to America

Zuzendaria: Christophe Nassif. Herrialdea: AEB (2010). Jatorrizko hizkuntza: ingelesa. Iraupena: 14 minutu.

Hemen sinopsia:

Helen Los Angelesen bizi den emakume etiopiarra, presio handia jasaten ari da bere familia eta tradizioagatik, alabaren ablazioaren momentuamiristear dagoenean. Erabaki bat edo bestea hartu behar du.