Immunizaturik?

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2021ko ira. 13a, 11:26

"Zergatik esan behar dituk horrelakoak, Pako?", esan zidan gertuko batek. "Esan beharrekoa iruditzen zaidakako", erantzun nion.

Badakit gehienek beldurra diotela bizitzeari. Eta hiltzeari. Eta sufritzeari!

Sufrimendua ezabatu nahian bizi da gizakia. Ezabaturik du bere konortetik, bere jabetzatik... eta behekaturik, rebajaturik, bere gaitasunetatik bizi da. Immunizatzerik balego bizitzetik?

Idazki hau gutxik letuko dute. Hala ere, idaztea irteten dit. Bizitzako bidea alderantzizko norabidean ote den, galdetu ezazu. Agian, uste ez duzun egoera zabalduko zaizu. Beste bizi berri bat.

Begira zer ari den zabaltzen: immunizatu ez diren osasuntsuek, immunizaturik dena kutsa lezaketeela... eta kito.

Ba al leike!

Nik badakit, zuk zeuk uste duzuna baino handiagoa eta ederragoa zarela... Ausardi pixkat, eta egizale, jakingurazale izatea aukera ezazu! Eta zeure hitzak atera itzatzu... Bizia besterik ez dago. Eta gu bizitzeko sortuak gara.