Nork nahi du egia?

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2021ko urt. 3a, 23:47

Beldurrak, izuak eta usteek ez dute legeak hausteko eskubiderik ematen. Ezta agintariei ere.

Urte berria hasi dugu. Eta kontatzen ez diren kontu batzuk dakarzkit. COVID-19aren ingurukoak, noski!

Anmistia Internazionalak salatu du Kataluniako eta Madrilgo zaharren egoitzetan emandako aginduek tratu txarrak sortu zituztela, eta sortzen ari direla. Egoitza horietako milaka laguni ukatu egin zizkieten eskubidez zegozkienak. Ospitaleratzea eta laguntza jasotzea ukatu zieten. Informazio zuzena Anmistiaren webgunean duzue.

Bozala ez eramateagatik egindako salaketak eta ondorengo errekurtsoen erabakiak ateratzen ari dira. "Bere osasunarentzako kaltegarria zaiola eta ez duela erabiltzen" esatea nahikoa izan da epaile jaunak zigorrik gabe artxiba dezaten agintzeko.

"Nolatan?", esango dute batzuk. Ba legez ez direlako ari. Beldurrez jarri dute herria eta ezinezko arauak ezartzen ari dira, lotsagabe. Polizia-txibato lanetan jarri gaituzte. Hau irakurtzen ari ba da legegizonik, mesedez, ikus ditzala lehendakariaren dekretuak eta azal diezagula zergatik hasieran beti hau jartzen duten dekretuetan: "Oinarrizko eskubiderik eten gabe, Konstituzioaren 55. artikuluak eskatzen duenaren arabera”.  Artikulu horrek ez du alarma egoerarik aipatzen. Eta oinarrizko eskubiderik eten gabe dio? Zer da ba egoera hau?

Jakitea nahi izatea, ez da gutxi. Egia nahi izatea... Nork nahi du egia?