Maskaraz eta PCRez zerbait

Erabiltzailearen aurpegia

Aupa gaztiek!

Hiru kontu, jakingarri direlakoan. Zaila dago EGIA zer den jakitea. Hedabideek ateratzen dituzten kontu eta berri ia denak aurreiritzi lotsagabe batez eginak daude. Eta kontu pila bat ez dituzte ateratzen. Jakinekoa zen eta da.

Gatozen hiru kontutara:

Bat: Tamara Van Ark Holandako Osasun ministroak dio ez dagoela musukoa erabiltzea lagungarria denik dioen zientzizko frogarik. Eta horregatik ez dutela herritarrik behartuko erabiltzera.

Urkulluri zientzizko frogak agertzeko eskariak zuzendu zaizkio eta horrek ez du frogarik ezagutzera eman.

Bi: Abuztuaren 25ean, Maria Jesus Cuartero Iturraldek, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Goreneko teniente fiskalak, uztailaren 15eko aginduaren maskaren erabileraren buruzkoaren argiketa eskariari erantzun zion: (...) ez gaudela aire librean maskara eramatera beharturik (...) bilkura izan beharra adierazten duelako aginduak. (18/2020 - 2020ko abuztuak 20, Gobernu espediientea da).

Non dira gure arduradunak, herriari dagozkionak adierazten. Pasieran ez dago maskara eraman beharrik.

Hiru: kolkoa bete diru... Oxford Universityko Carl Heneghan ikerlariak adierazi du, frogak egin ondoren, PCRak lehenago izandako karga biralak direla eta "positibo" eman dezaketela. Eta horrela uler dezakegula nola ez datozen bat hainbeste positibo eta hain ospitaleratze gutxi.

Jakingarriak izango zaizkizuelakoan. Niri ez sinistu ezer, mesedez. Ahal dudan neurrian egin dut. Barkatu akatsak.

Jakitea nahi izateak. Egia nahi izateak... hori da bakea ematen duena.

Zuk nahi al duzu egia guztia jakitea? Zerbait ez dakidala jakitea, jakintza da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide