San Inazio, ongizatea eta nahigabea

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2020ko uzt. 31a, 11:40

San Inaziok gizakion nahigabea gainditu zuen. Zer esan nahi dut? Gizakiok beldurrez bizi gara, nahigabean, eta gehienek ez dakite horrela dela. Hauxe da arazorik larriena. Iñigo jabetu egin zen horretaz, eta nahigabean, bere gorputza zigortu eta buruaz beste egiteko egoeretan bizi izan zen.

Bat-batean ohartu zen bere gogoko jokaeretaz, eta mundurako bidea egin zuen. Gogo berriztuarekin bizitzen hasi zitzaigun. Eta guztiontzako "gogo jardunak" idatzi zituen. Bizitzako eta benetako bizitza aurkitzeko mapa mentala, bere eta bere garaiko erara. Gizakiok eta gizarteak, esango nuke, bi eratara bizi gintezkela. Bi "espiritu" ditugu: bat, egia, geure izatea, guztiok benetan garena; beste espiritua, berriz, "afizio ez egokiek sortutakoa", "egoa" ere esan ohi zaio. Batak ongizatea du berarekin, egia, lasaitasuna, zoriona. "Kontsolamendu" deitu ohi zion; besteak, berriz, nahigabea, beldurra, ezintasuna eta larritasuna. "Desolazioa" deitu ohi zion. Azken hau berez gezurretazkoa da, baina egia bakartzat bizi ohi dugu.

Gizakiok hau bereiztu behar dugu. Eta kontsolamendutik egin aukerak. Dena bizitzaren alde ari baita gertatzen. Galde diezaiogun geure buruari: COVID-19 delakoa kontsolamendutik ari al naiz ikusten? Ala "luzifer" ikusten ari zara?