Koronabirusa Azpeitian

Aditzen al dun?

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2020ko uzt. 20a, 15:13

Beldurra izatekotan, gizakioi zienat beldurra. Geu gaitun hankazgorako munduari indarra emanez goazenak.

Zerbait gaizki egiten ari ditun goiko horiek, horrelako beldurra zabalduz ibiltzeko. Hiri kontatuko dinat. Ez zegon erraza hitz egitea eta. Nahiz eta adierazpen askatasunaren alde daudela aldarrikatzen ibili gehienak!

Edozein bihurtu liteken "Smith" bat. Sendagileen Matrixak, politiko eta kazetari ia guztiak "smithitu" dizkin.  Ulertzen al naun? Guztiontzat onena nahi diten. Bai! Geu kontuan izan gabe, noski.

Covid delakoak gaixo daudenengan izan din eragina. Eta sortu duten beldurra eta izua bera ez ote da izan eragile indartsuagoa, hildakoen kopurua areagotzeko. Hildakoak areagotu? Ez zekinagu. Epe honetako hildakoen kopuru osorik ez diten esaten eta. Susmopean zeuden. Lehen ere ez genizkinan denak sinesten, eta orain bai?

Gorputza bakoitzarena dela ez diten ulertzen. Ez, ezetza zela esanez hitunan duela gutxi. Telebistan ageri ohi hitunan, harroputz! Eta orain, gorputza norena dun? Non, noiz, nola, zeinekin... dena erabaki diten. Musukoa eramatera behartu diten, osasunaren alde. Eta zigarroa erretzeko, kenduta ibiltzeko baimena zagon. Hau Gabonetako afarian kontatu eta inork ez zinan sinistuko.

Drogarik ez hartzeko esanez eta hartzekotan jakinda hartzeko esanez zebiltzan. Eta txertoak eta botikak, ezertxo ere jakin gabe hartzera behartzen ari ditun. Hiltzeko hirugarren arazoa medikuak eta botikak direla ez diten zabaltzen. Hitz egiteko geldituko gaitun, nahiago dinat! Inori ez iezaion kontatu hau. Muxu bat. Gero, benetakoa eta ilegala. Hamaika ikusteko jaio gaitun!