Galderak

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2020ko mai. 2a, 11:00

Uste duzu koronabirusa norbaitek ikusi duela? Irudi pila bat badago!

Uste duzu koronabirusa biziduna dela? Zelula baten hondakina dela esanda zuzenago ote da?

Uste duzu litekeena dela birus gaiztoa edukita gaixo ez egotea? Asintomatikoa? Birologiak onartzen al du hori? 

Uste duzu kontagioei edo kutsaketei buruz mediku guztiak ados daudela? Denek hitzegiteko aukera dutela uste al duzu?

Ba al dakizu mediku batzuk, itomen berri-berezia dagoela eta, beste kutsadura motak kontuan izatea komenigarria dela esaten dutela?

Jakinekoak ere baditugu. Bizi-indarrez sendatzen gara. "Janaria izan dadila zure botika", Hipokratesena, ez da oraingo. Eta zaindu gogoan darabilzuna. Gezurrak eta beldurrak ahuldu egiten baitute, eta ezin bizira garamatzate. Egiak, aldiz, bizirako gaitu.