San Inazioren lana eskurago

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2020ko api. 22a, 12:32

Joan den otsailean, Anthony De Mello zenaren liburu bat atera dute: Encuentra a Dios en todas partes. Reflexiones sobre los ejercicios espirituales de san Ignacio de Loyola. (Gaia ediciones. www.alfaomega.es).

De Mello jesuita hindua zen, ez hain gogokoa katoliko ofizialen artean. XX. mendeko espiritual maisu haundietako bat izan zen, ekialdeko eta mendebaldeko jakituriak uztartzen zituena. Aipatutako liburua 1970eko hamarkadan ikasle izandako batek jasotako idazkietatik ateratakoekin osaturik dago, eta San Inazioren lau hasteko gogo jardunetan oinarritzen da.

Loiolako Iñigoren eta Anthony De Melloren lanak eta asmoak ezagutzeko oso egokia da liburua. Eta bizi dugun garairako aproposa! On egin!