Amaike ikusteko

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2017ko mai. 25a, 11:02

Euskara eta kondairari buruzko bilkura baten izan naiz. Eta hitz esanguratsu bati buruz hitzegin zuen batek. Hitz honen bidez jabetu gintezke bizi dugun egoeraz. Hitz hau 'batuan', gure ordez erabakitzen dutenen esanetan, 'hamaika' da. 

Zuk ere, piska bat sakontzen baduzu ohartuko zara, gure 'amaike' hau, 'hamar ta bat'-en ordez dugula. Beraz, nolatan amaike?

"Amaike aldiz esan diat", esaldia eta amaikeren horrelako esanetan jasotzen dugu benetako esana. Amai-ke, axkoitiarrek aiñ gozo esanten duten -ke dugu bukaeran. Eta ageri digu, hamar behatzetik aurrerako kontaketaren amaigabea... Amai, amaitu hitzak ez du H-rik. Eta, batuako 'infinitu' ere bada. 

Amaike ikusteko jaioak gara!