Izen kontuak

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2016ko aza. 21a, 11:54

Ez dira berriak gure herriko ibaien izenak zubi ondoetan. Batek zistada eman zidan ikusi orduko. Metalezko irudia, benetan handia, izena aldatuz ibaiari, Landetako zubian: "Errezil". Zenbat kostatzen ote da horiek jartzea? "Aldatuko dituzte!", esan nion neure buruari.

Hurrengo baten Uhiti baserri ondoan, zubi aurrean, "Urrestilla" letu nuen. Ibai hori Urrestilla? Nuarbeko pantanoa, Ibai-eder urtegia, zer dela eta?...

Landetatik Azpeitirako ibaia, Ibai-ederra zela badakigu Amuko zubipenan ibilitako umeok. Orain Google Maps-en izen berria du: Errazil. Zer ote da egia?