Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera izango da otsailak 23an

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2023ko ots. 25a, 10:51
Oilargor bat.

Ollagorra elkartean izango da txartelak itzultzeko aukera, 19:00etatik 20:00etara bitartean.

2023-2024 denboraldian oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera egongo da otsailak 23ean, ostirala, 19:00etatik 20:00etara bitartean, Ollagorra elkartean.

Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak gogorarazi duenez, denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzea "derrigorrezkoa" da. Horregatik, nahi dutenei txartelak Ollagorra elkartean uzteko aukera eskaini die. Hala ere, norberak bere kabuz ere egin dezake itzulketa, federaziora zuzenduta.