Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera izango da hilaren 23an

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2022ko ots. 18a, 11:12

Ollagorra elkartean izango da txartelak itzultzeko aukera, 19:00etatik 20:00etara bitartean.

Oilagor ehizarako 2021-2022 denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzeko aukera egongo da  hilaren 23an, 19:00etatik 20:00etara bitartean, Ollagorra elkartean.

Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak gogorarazi duenez, denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzea "derrigorrezkoa" da. Horregatik, nahi dutenei txartelak Ollagorra elkartean uzteko aukera eskaini die. Hala ere, norberak bere kabuz ere egin dezake itzulketa, federaziora zuzenduta.