Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera izango da hilaren 19an Ollagorran

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2021ko ots. 16a, 15:36

Ollagorra elkartean izango da txartelak itzultzeko aukera, 19:00etik 20:00ak artean.

Oilagor ehizarako 2020-2021 denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzeko aukera egongo da Ollagorra elkartean hilaren 19an, 19:00etatik 20:00ak bitartean. Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak gogorarazi nahi du denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzea "derrigorrezkoa" dela. Horregatik, nahi dutenei Ollagorra elkartetik pasatzeko aukera eskaini die.

Hala ere, norberak bere kabuz ere egin dezake itzulketa, federaziora zuzenduta.