Zabalik da 2020-2021 oilagor ehiza denboraldirako txartelen izapideak egiteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2020ko ira. 28a, 19:07
Ollagorra elkartearen ataria.

Txartelen tramitazioa Ollagorra elkartean bertan egingo dute bihar, asteazkena, 19:00etik 20:00era bitartean. Txartelak urriaren 9an jaso beharko dira elkartean.

2020-2021ko oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelen izapideak egiteko epea zabaldu du Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak. 

Txartelen tramitazioa elkartean bertan egingo dute bihar, asteazkena, 19:00etik 20:00era bitartean. Ondoren, urriaren 9an, ostiralez, ordutegi eta leku berean jaso ahal izango dira txartelak. Norberak ere bete ahal izango ditu izapideak, federazioak dituen bideak baliatuz.