Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera izango da hilaren 20an

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | Besterik
2020ko ots. 11a, 11:10

Ollagorra elkartean izango da txartelak itzultzeko aukera, 19:30etik 20:30era artean. Arrantzarako federatu txartela egin nahi dutenek ere egun horretan eskatu ahal izango dute, leku eta ordu berean.

Oilagor ehizarako denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzeko aukera egongo da Ollagorra elkartean hilaren 20an, 19:30etik 20:30era bitartean. Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak jakinarazi duenez, denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzea "derrigorrezkoa" da. Horregatik, nahi dutenei Ollagorra elkartetik pasatzeko aukera eskaini diete. Hala ere, jakinarazi dute norberak bere kabuz ere egin ahal duela itzulketa, federaziora zuzenduta.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu