Oilagor ehiza denboraldirako txartelen izapideak egingo dituzte Ollagorra elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2019ko ira. 23a, 17:38
Ollagorra elkartearen ataria.

Txartelen izapidetzea elkartean bertan egingo dute ostegunean, irailaren 26an, 19:30etik 20:30era bitartean. Urriaren 10ean, ostegunez, berriz, ordutegi eta leku berean jaso ahal izango dituzte herritarrek txartelak.

2019-2020ko oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak eskatzeko epea zabaldu du Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak. Txartelen izapidetzea elkartean bertan egingo dute ostegunean, irailaren 26an, 19:30etik 20:30era bitartean. Urriaren 10ean, ostegunez, berriz, ordutegi eta leku berean jaso ahal izango dituzte herritarrek txartelak. Bestalde, nahi duenak bere kasa ere bete ahal izango ditu izapideak, federazioak dituen bide desberdinak baliatuta.