2019ko santioak eta saninazioak

Antxon Arrizabalagak irabazi du XXXVII. Ollagorra usakume tiraketa

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2019ko uzt. 29a, 09:21

Antxon Arrizabalagak irabazi du XXXVII. Ollagorra usakume tiraketa. Joan zen uztailaren 20an, larunbatez, jokatu zuten egun osoko lehia Odria auzoko zelaietan, eta 179 tiratzailek parte hartu zuten. Txapelketan aritu ziren lagunak hainbat herritakoak eta maila ezberdinetakoak izan ziren.

Tiratzaile guztietatik hamabostek egin zuten full plenoa, eta horien arteko desenpatean honako hau izan zen sailkapena: Antxon Arrizabalaga txapelduna, Inko Uribarri bigarren eta Jon Ander Zapiain (juniorra) hirugarren. Sailkapeneko lehen herritarra Ion Agirre izan zen, lehen bazkidea Ibai Arrizabalaga, lehen beteranoa Ignacio Intsausti eta lehen emakumea Gotzone Azemel.

Ollagorra elkarteak antolatzen du urtero txapelketa, eta aurtengoan Euskadiko II. Kopa ere jokatu zen bertan. Guztira, 2.000 euroko diru-sariak banatu zituzten lehia bukatzean, baita urdaiazpikoak, otarreak, gaztak, arropak eta abar ere.