2019ko santioak eta saninazioak

XXXVII. Ollagorra usakume tiraketa izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2019ko uzt. 17a, 12:02

10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da tiraketa, Odriako zelaian. 2.000 euro egongo dira saritan, eta horrez gain, eskopeta bat, urdaiazpikoak, otarreak, gaztak eta arropak zozkatuko dituzte.

Datorren zapatuan, hilaren 20an, XXXVII. Ollagorra usakume tiraketa jokatuko dute Odriako zelaian. Euskadiko II. Kopa ere izango da zapatukoa, eta goizez eta arratsaldez egingo dituzte tiraketak, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitartean, hain zuzen ere. Ollagorra elkarteak antolatu du txapelketa.

Guztira, 2.000 euroko diru-sariak banatuko dituzte, eta horrez gain, urdaiazpikoak, otarreak, gaztak, arropak... ere banatuko dira. Maila bakoitzean aurreneko postuan sailkatzen denari garaikurra emango diote. Ollagorra elkarteak eskerrak eman nahi dizkie laguntzaile guztiei eta han parte hartzera nahiz ikustera eta animoak ematera gerturatuko diren herritar guztiei.