Arrantza denboraldia, zabalik

Gaurtik zabalik dago arrantza denboraldia, eta irekita egongo da uztailaren 31 arte. Ollagorra elkarteak denboraldiaren inguruko azalpenak eta jarraibideak jakinarazi ditu.

Gaur, apirilak 1, ireki dute arrantza denboraldia, eta uztailaren 31ra arte, San Inazio egunera arte, luzatuko da arrantzarako sasoia aurten. Urola ibaiaren zati batean, aldiz, irailaren 30 arte egongo da arrantzatzeko aukera. Hori dela eta, Ollagorra elkarteak jakin beharreko batzuk plazaratu ditu denboraldi irekierarekin batera. 

Arrantza egin ahal izateko araudiaren inguruko xehetasunak, honako lotura honetan ikus daitezke. Arrantza eremuak, aldiz, hemen kontsulta daitezke.

Arrantzatu ahal izateko, ezinbestekoa da arrantzarako lizentzia edukitzea eta hori ordainduta dagoela ziurtatzen duen agiria izatea.

Ollagorra elkarteak kirol hau atsegin duzuen guztioi gozatu dezazuela opa dizuegu.