Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera izango da hilaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | Kirolak
2019ko ots. 11a, 08:38

Hilaren 21ean Ollagorra elkartean izango da txartelak itzultzeko aukera, 19:30etik 20:30era artean. Arrantzarako federatu txartela egin nahi dutenek ere egun horretan eskatu ahal izango dute, leku eta ordu berean.

Oilagor ehizarako denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzeko aukera egongo da Ollagorra elkartean hilaren 21ean, 19:30etik 20:30era bitartean.

Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak jakinarazi duenez, denboraldian zehar erabilitako txartelak itzultzea "derrigorrezkoa" da. Horregatik, nahi dutenei Ollagorra elkartetik pasatzeko aukera eskaini diete. Hala ere, jakinarazi dute "norberak bere kabuz" ere egin ahal duela, federaziora zuzenduta.

Arrantzarako federatu txartela egin nahi dutenek ere otsailaren 21ean eskatu ahal izango dute, leku eta ordu berean. Hau da, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean Ollagorra elkartean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu