Oilagor ehiza denboraldirako txartelen tramitazioak egingo dituzte Ollagorra elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2018ko ira. 13a, 12:00

Elkartean bertan egin daitezke tramitazioak, irailaren 20an, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean.

2018-2019ko oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak tramitatzeko epea zabaldu du Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak. Txartelen tramitazioa elkartean bertan egingo dute, irailaren 20an, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean.

Urriaren 4ean, osteguna, ordutegi eta leku berean, jaso ahal izango dira txartelak. Norberak ere bete ahal izango ditu tramiteak, federazioak dituen bide desberdinak baliatuz.