Arrakastatsua izan da XXXVI. Ollagorra usakume tiraketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | Festak
2018ko abu. 1a, 09:07

Joan den zapatuan, hilak 28, jokatu zen XXXVI. Ollagorra usakume tiraketa, eta Patxi Barreiro Tome izan zen nagusi. Egun guztian zehar jokatu zen txapelketa Odria auzoko zelaietan, eta herritar ugari bertaratu zen hara. Ikusleak zein parte-hartzaileak gustura agertu ziren txapelketaren mailarekin eta ikusgarritasunarekin.

Giroa lagun izan zen, lainoak eta euri tanta batzuk izan arren, ez baitzuen bero handiegirik egin. Orotara, 145 parte-hartzaile izan ziren aurtengo sariketan, adin guztietakoak, hainbat herritatik etorritakoak eta maila ezberdinetakoak. Tiratzaile guztien artean, hamazazpi pertsonek egin zuten full plenoa, eta txapelketan zehar usakume asko jo ziren.

Arratsaldeko saioan iritsi zen eguneko unerik zoragarrienetakoa. Izan ere, parte-hartzaileen artean berdinketa izan zen. Lau herritar aritu ziren txapelketa irabazteko lehian. Maila handia erakutsita, Patxi Barreiro Tomek irabazi zuen txapelketa, eta mereziriko saria jaso zuen.

Ollagorra elkarteak eskerrak eman nahi dizkie txapelketa antolatzea posible egin duten laguntzaile guztiei, parte-hartzaileei nahiz saioa ikustera eta animoak ematera bertaratu ziren lagunei.

Hona hemen sailkapena osorik:

Garailea:

1- Patxi Barreiro Tome

2- Andres Etxeberria Arratibel

3- Migel Urrestarazu Borda

4- Igor Oiarbide Lekuona

5- Jose Antonio Ezama Urdalleta

6- Jose Francisco Larreategi Maiztegi

7- Iñigo Aranbarri Sudupe

8- Iker Fuentes Andia

9- Fernando Dorronsoro Mujika

10- Inko Uribarri Lakunza

11- Mikel Arrizabalaga

12- Josu Zubizarreta Aldaia

13- Joxemai Zendoia Aranguren

14- Oier Aizpurua Larrañaga

15- Jose Alkiza Ameztoi

16- Manuel Irigoien Azkue

17- Jabier Bilbao Gaubeka

Beteranoa: Andres Etxeberria Arratibel.

Herrikoa: Jose Antonio Ezama Urdalleta.

Bazkidea: Mikel Arrizabalaga.

Juniorra: Unai Lizarribar.

Emakumezkoa: Gotzone Acemel.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu