Saninazioak 2018

XXXVI. Ollagorra usakume tiraketa izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2018ko uzt. 25a, 12:09

10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da, Odriako zelaian. 2.000 euro egongo dira saritan, eta horrez gain, urdaiazpikoa, otarrea, gaztak, arropak... ere banatuko dira.

Datorren zapatuan, hilak 28, egun osoan zehar, XXXVI. Ollagorra Usakume Txapelketa jokatuko da Odriako zelaian. Ollagorra elkarteak antolatuta, goizez zein arratsaldez egingo dituzte tiraketak, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, hain zuzen.

2.000 euro egongo dira diru saritan, eta horrez gain, urdaiazpikoa, otarrea, gaztak, arropak... ere banatuko dira. Maila bakoitzeko lehendabizikoari garaikurra emango zaizkie.

Ollagorra elkarteak eskerrak eman nahi dizkie laguntzaile guztiei eta bertara parte hartzera naiz ikustera eta animoak ematera gerturatuko diren herritar guztiei.