Aurtengo Amuarrain Arrantza Txapelketa apirilaren 30ean izango da

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2017ko api. 18a, 11:16
Iazko Herri Mailako Arrantza txapelketako parte-hartzaileak Enparan Dorretxearen aurrean.

Benjamin, alebin eta infantil mailako gazteek hartu ahal izango dute parte. Izen-ematea Larrañaga Kirolaken edo Ollagorra Elkartean bertan (egun eta ordu jakinean) egin beharko da. Izena ematerakoan, nortasun agiriaren kopia, arrantzarako baimena eta gurasoen onarpen orria aurkeztu beharko dira.

Azpeitiko Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak XXVI. Herri Mailako Arrantza Txapelketa antolatu du apirilaren 30rako. Arrantza lehiaketa benjamin (2007-2009 urteen bitartean jaiotakoak), alebin (2005-2006 urteen bitartean jaiotakoak) eta infantil (2002- 2004 urteen bitartean jaiotakoak) mailakoentzako da.

Izena Larrañaga Kirolaken edo, bestela, apirilaren 30ean Ollagorra elkartean eman ahalko da. Inskribatzerakoan, nortasun agiriaren kopia, arrantzarako baimena eta gurasoen onarpen orria aurkeztu beharko dira. Gurasoen onarpen orriak Larrañaga Kirolaken egongo dira eskuragarri.

Txapelketa Urola ibaian egingo dute datorren hilaren 30ean. Arrantza saioa 09:30ean hasi eta 11:30ean amaituko da. Dena dela, lehiaketa egunean, arrantzale gazteek 09:00etarako Enparan Dorretxearen aurrera azaldu beharko dute.

Hainbat opari parte-hartzaileentzat

Lehiakide guztien artean hainbat opari banatuko dituzte antolatzaileek, eta arrantzale onenei ere sari ugari emango zaizkie: txapeldun orokorrari eta amuarrain handiena harrapatzen duenari garaikurra emango zaie, eta maila bakoitzeko hiru lehenengoek garaikurra eta oparia jasoko dituzte.