Zabalik da arrantza denboraldia

Apirilaren 5etik uztailaren 31 bitartean (San Inazio egunera arte) izango da zabalik arrantza denboraldia.

Apirilaren 5ean zabaldu zen 2015eko arrantza denboraldia. Hori dela eta, aurtengo denboraldirako ondorengo datuak jakinarazi nahi ditu Ollagorra elkarteak.

Apirilaren 5etik uztailaren 31 bitartean (San Inazio egunera arte) izango da zabalik arrantza denboraldia.

Ahaztu gabe, aurten ere, arrantzaleko harrapatu daitekeen amuarrain kopurua hirukoa izango da eta 22 zm-ko neurria izan beharko du gutxienez eta 35 zm-koa gehienez. Neurri horietan sartzen ez diren guztiak uretara itzuli beharko dira.

Arrantza jarduera egin ahal izateko, lizentziaren jabe izan eta berau ordaindua dugunaren ziurtagiria beharrezkoak dira.

Bestalde, apirillaren 19an, urtero legez, herri mailako arrantza txapelketa izango dugu.

Besterik gabe, Ollagorra elkartetik, kirol hau atsegin duzuen guztioi, gozatu dezazuela opa dizuegu.