Azpeitia, zeinuak, sintomak eta asistentzia-kalitatea

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea 2014ko abu. 4a, 20:58

Iñigo Jaca Arrizabalaga medikuak iritzi-artikulu hau helarazi digu, Osakidetzak langileak kontratatzeko erabiltzen dituen hizkuntza irizpideei buruz eta pazienteen komunikatzeko zailtasunen eta beharren inguruan. Zehazki, Azpeitiko anbulatorioaren egoera du abiapuntu. Zinez intresgarria da haren iritzia, herritarra izateaz gain, osasungintzan aditua delako. 

Orain egun batzuk Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendariaren adierazpen batzuk irakurri ditut, Natul euskara taldeak egindako kexari erantzunezAzpeitira bidali zuten familia mediku ordezkoak euskararik ez zekielakotaldeak egindako kexari erantzunez, hain zuzen. Haren adierazpenek gogora ekarrididate medikuntzak bereizi egiten dituela gaixotasunaren zeinuak eta sintomak.Zeinuak, medikuak ikusten duena dira (flemoia, herrena, edema,…), eta, sintomak,gaixoak sentitzen duena eta berak sentitzen duena nola kontatzen digun.Biomedikuntzak, Comelles eta Martinez-ek dioten gisan, joera du sintomak zeinuetara mugatzeko, eta esaterako, mina ez zaio interesatzen sufrimendu gisa, trastorno edo nahasmendu baten adierazle gisa baizik.

Zuzendari andreak euskaraz esan zuen, aurrenekoa eta funtsezkoa arreta sanitario egoki bat ematea dela, eta hizkuntzaren arloa ahal denean landuko dela. Egun batzuk itxaron ditut erantzuteko, OEEk -Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak- erantzungo zuelapentsatuz, baina ikusirik ez duela erantzuten, ez dut geratu nahi hitz horiekiko dudan iritzia eman gabe. Esan dezadan aurretik, jakin badakidala zuzendari andreak beti hitz egin duela euskaraz bere paziente euskaldunekin eta gainera oso profesional ona dela, baina beharbada, berak lan egin duen arreta urgenteko postuetan, emanago egongo zen zeinuei begiratzera, sintomei begiratzera baino

Medikuntzako ikasle nintzelarik eta Gipuzkoako Ospitale Probintzialean praktiketan nenbilela, Azpeitiko paziente euskaldun bat ingresatu zuten, eta egiten zioten edozein galderari hau erantzuten zien, ez zela gose, gaztelaniaz horixe esateko esana baitzion Zaharren Egoitzako mojak. Historia klinikoa egitera joan zitzaionak esan zigun psikiatrikora eraman beharko litzatekeela. Zeinuei begiratu zien eta ez sintomei, zeren medikua elebakarra baitzen eta ez baitzen gai hori egiteko. Orain gutxi entzun nion esaten Luis Rojas-Marcos psikiatra ospetsuari, gizarte kulturaniztunetan paziente asko bidaltzen direla erratuta arreta psikiatrikora, bidaltzen dituen medikuak pazientearen hizkuntza ulertzen eta hitz egiten ez duelako

Izan ere, joera handia dugu pentsatzeko, herritar euskaldunek eskatzen dutena zerbait arraroa dela, hemen bakarrik gertatzen dela, jokaera muturrekoak direla. Eta hori, munduan eta are Europan gertatzen dena ez ezagutzea da. FRA agentziak (European Union Agency For Fundamental Rights) egindako azterlan baten arabera, “Desberdintasunak eta diskriminazio anitza osasun arretaren kalitatean” izenburua baitu, adierazten da osasun-sistemek oztopoak sor ditzaketela osasun arretarako sarbidean edo beste kalitate bateko arreta eman dezaketela… Komunikazio eta hizkuntza oztopoek talde askori eragiten diete, diskriminazioaren aurka legeriak berariaz babesten dituen arren.

Eta nola zuzendari andreak esaten baituen aurreneko gauza osasun publikoaren kalitatea bermatzea dela, -ahalegin txalogarria da noski, baina desadostasun pixka bat dakarrena FRAren txostenarekiko, hizkuntza-oztopoen garrantzia minimizatzen jarraitzen dugun bitartean-, kontatzera noa ezagun batek orain urte asko izan zuen bizipena, berrikizuzendaritza hartu duen ospitalean izandakoa hain zuzen ere. Ospitaleari kalitateko nazioarteko titulurik handiena emango zioten inspektoreek instalazioak ikusi zituzten egun berean, berak aita eraman zuen aldaka hautsita Donostia Ospitalera, izan ere, hiruegunez ibilgetuta, minaren kontrol egokirik gabe eduki eta gero, ez zegoen hari ebakuntza inon egiteko aukerarik. Aldaka hausteak dakartzan konplikazioen larritasuna ezagututa, ez luke egon behar atzerapenik ebakuntzan, baina hori ez zegoen antza sartuta Osakidetzak erabiltzen duen asistentzia-kalitate kontzeptuan.

Zalantzarik gabe, Osakidetza asistentzia-kalitateaz mintzo denean, jasotzen dituen ziurtapenetan oinarritzen da, eta hori beste behin zeinu bat izango da, baina ez da izango, zerrendetan itxaron behar duten pazienteek sentitzen eta pentsatzen dutenaren sintoma; esaterako Gernikan ospitale bat ireki dute, oherik gabe, 36 milioi kostata eta azterketa erradiologiko soil bat behar duten pazienteek bi edo hiru aste itxaron behar dute. Donostia ospitalean, esate baterako, interbentzio kirurgikoa egiteko itxaro-zerrendek luzatzen segitzen dute.

2007. urteko txosten bateko Kontuan Hartuzkoetanzuzenbideko oinarri zehatzaaurretik dela, irakurri dut, komunikazioa dela mediku eta pazientearen arteko funtsezko elementua, ez bakarrik ahozko komunikazioa, baita keinu bidez, eta, isiltasun eta sinbolo interpretazio bidez egiten dena ere. Desiragarri ere izango litzateke, medikua gai izatea lanean ari den tokian tokiko hizkera-ñabardurak ere ulertzeko. Hizkuntza ez ezagutzeak oztopo gaindiezina jartzen die pazienteari eta medikuari, emozioek, afektuek eta informazioak gidaturiko harremana izateko; eta hori ezin du inola ere egin interprete batek. Txosten hori Kordobako Medikuen Elkargoko Batzorde Deontologikoak egin zuen, SASek (Andaluziako Osasun Zerbitzuak) egindako, gaztelania ez zekiten mediku atzerritarren kontratazioa, baloratzean.

Areago, aurreko txostenak dio betebehar etiko eta legala dela, medikuak bere pazienteen hizkuntza ezagutzea eta hauen eskubidea dela bi aldeek ezagutzen duten hizkuntza batean komunikatu ahal izatea exijitzea.  Eta txosten horrek dio, baita ere, hutsegitemedikoek edo arretan atzerapen ezin justifikatuzkoek eragindako kalteak, hizkuntza eskas ezagutzen delako komunikazioa nekeza izan denean, zabarkeria medikotzat hartu dituela, Erresuma Batuan, Knapman epaileak sententzia batean. 

Bukatzeko, zuzendari andreari esaten diot, zeina preziatzen dudan eta errespetatzen, berak esaten badu, ziur nagoela une horretan ez zutela izango hizkuntza-eskakizuna zuen familia medikurik langabezian, baina, baita ere diot, ziur nagoela Osakidetzako Pertsonal Departamentuaren kudeaketa arazo baten emaitza izan daitekeela, batere garrantzirik ez baitio ematen kontratazio-zerrendetan izena emandakoen hizkuntza-eskakizunari, eta hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostu batean baino gehiagotan egongo baita kontratatuta, hizkuntza-eskakizuna duen familia medikurik.