Juan Antxieta musika eskolaren zozketak badu sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola 2022ko uzt. 1a, 10:12
Miren Intxausti (eskubitik hasita bigarrena) anaiarekin, Mari Jose Bikendi zuzendariarekin eta Halcon Bidaiakeko Maite Lazkanorekin. (Juan Antxieta usika eskola)

Miren Intxausti musika eskolako ikasleak jaso du saria: Madrilen musikal bat ikustera joateko lau lagunentzako asteburu pasa.

Juan Antxieta musika eskolaren aurtengo zozketak badu sariduna. 3077 da joan den ekainaren 22ko ikasturte amaierako jaialdian egindako zozketan atera zen zenbakia, eta Miren Intxausti musika eskolako ikaslea da haren jabea.

Atzo jaso zuen saria Intxaustik; berea da, beraz, Madrilen musikal bat ikustera joateko lau lagunentzako asteburu pasa.

Zorionak!