Musika familian gozatzeko ikastaro berria antolatu du Juan Antxieta musika eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola 2022ko api. 1a, 08:32

Musikaren begirada familian izeneko egitasmoaren bidez, 2020an jaiotako haurrak eta horien erreferentziazko helduak batu nahi dituzte bost asteazkenetan, apirilaren 27an hasita. Ikastaroaren inguruko zalantzak argitzeko eta metodologiaren inguruko informazioa helarazteko bilera irekia izango da hilaren 6an, 16:00etan, musika eskolan. Ikastaroan izena emateko epea, berriz, apirilaren 25era arte irekita egongo da.

Ikastaro berri bat antolatu du Juan Antxieta musika eskolak etxeko txikienei eta familiei zuzendutaa. Musikaren begirada familian izeneko egitasmoaren bidez, 2020an jaiotako haurrak eta horien erreferentziazko helduak batu nahi dituzte bost asteazkenetan: apirilaren 27an, eta maiatzaren 4ean, 11n, 18an eta 25ean.

Ikastaroan, haurraren garapenean lagun izango den estimulazioa landuko da musikaren bitartez. Haurrei euren izatearen, inguruaren eta gainontzekoen kontzientzia handiagoa eskuratzeko baliabideak eskaintzea, eta emozioak bideratzeko zein eraldatzeko bide musikalak jorratzea izango dira helburu. Edwin Gordonen MLT metodologian oinarrituta, ordu erdi saioak emango dira ikastaroaren egun bakoitzean, 16:00etan hasita, musika eskolan bertan.

Bilera irekia eta izen-ematea

Ikastaroaren inguruko zalantzak argitzeko eta metodologiaren inguruko informazioa helarazteko bilera irekia izango da hilaren 6an, 16:00etan, musika eskolan.

Ikastaroan izena emateko epea, berriz, apirilaren 25era arte irekita egongo da. Izena emateko, antxieta@antxieta.eus helbidera idatzi, 656 008 043 telefono zenbakira deitu edota musika eskolako bulegora joan daiteke.