Urrezko bi eta zilarrezko zortzi domina eskuratu dituzte Juan Antxietako ikasleek Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola 2021ko mar. 2a, 16:14
Andoaingo XVI. Piano Jaialdian parte hartu duten hamar ikasleak. (J. Antxieta musika eskola)

Joan den asteburuan Andoaingo XVI. Piano Jaialdian izan ziren Juan Antxietako hamar ikasle, eta hamar dominarekin itzuli ziren horiek.

Juan Antxieta musika eskolako kideak pozik egoteko moduan dira. Izan ere, joan den asteburuan hamar ikaslek parte hartu zuten Andoaingo XVI. Piano Jaialdian; horietako bik urrezko domina eskuratu zuten jaialdian, eta beste zortziek zilarrezkoa. Guztira, 290 piano-jotzailek parte hartu dute aurtengo edizioan. Joan zen ostegunean, hilak 26, jendaurreko entsegua egin zuten ikasleek Dinamoan, jaialdirako prest egoteko.