Zabaldu dute Juan Antxieta musika eskolan matrikulatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola 2017ko mai. 8a, 19:28
Iaz Juan Antxietak eskaini zuen Santa Zeziliako kontzertuko irudia.

Hilaren 26ra arte egondo da zabalik izen-ematea. Musika eskolan bertan edo  943- 81 62 63 telefonora deituta egin daiteke matrikulazioa. 

Dagoeneko eman daiteke izena Juan Antxieta Musika Eskolan. 4 urtetik gorako edonork eman dezake izena, ez baitago adin mugarik. Gaur zabaldu dute matrikulazio epea, eta maiatzaren 26ra bitartean egongo da zabalik.

Izen ematea musika eskolan bertan (Perdillegi 1) edo 943- 81 62 63 telefonora deituta egin daiteke, honako ordutegian: 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era.